Transexualek udal-instalazioetan nahi duten komun eta aldagela erabili dezatela defendatzen du UdalBerrik

Neurria Bilbao Kirolak udal-erakundeko, Azkuna Zentroa udal-sozietateko eta Barrutiko Udal Zentroetako funtzionamendu-araudian txertatu beharko litzateke koalizioaren ustez

UdalBerri udal-taldeak transexualek eta transgeneroek udal-instalazioetan zein komun eta aldagela erabili nahi duten aukeratu ahal izateari buruzko proposamena aurkeztuko du iraileko osoko bilkuran. Koaliziotik gogoratu nahi izan dute urria Trans mugimenduaren omenezko hilabetea dela eta, zehazki, Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Borrokaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzen dela.

Podemosek, Ezker Anitzak eta Equok osotzen duten koalizioko bozeramaileak, Carmen Muñozek, esan duenez, “horrelako ekimen batek erakundeen aldetik neurri oso erraza ezartzea dakarren arren, ukaezina da transexual eta transgeneroen bizi-kalitatea hobetu dezakeela, gizartean ikusgai jartzen baititu, eta pertsonen desiraren orientazioari eta generoari buruz gizartean dauden aurreiritziz betetako jarrerak aldatzea bultzatzen baitu”.