uriola.eus

Uribarri Eguna 2016

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Aurten, Uribarri Eguna 2016 berezia izango da. Bigarren Barrutiko Merkatarien Elkartea-Auzoa Berritzenek eta Auzoko Taldeen Koordinakundea-Uribarri Auzolaneanek indarrak batu ditugu auzokideentzat ekimen ugari eskaintzeko. 

Maiatzaren 28an, auzoko 3. Paella Lehiaketa eta auzoko taldeen egitaraua, Uribarri Egun 2016, batera burutuko da:

10:00 - 14:00 Traukoko Peatonalean, lorategiak palletekin egingo ditugu. Geroago, auzoko leku batzuetan jarriko dira leku grisak koloreztatzeko eta auzokideek landareak jartzeko eta zaintzeko.

11:00 - 14:00 Paneran umeentzako jolasak.

Goizean ere, Auzoa Berritzeneko egitarauaren arabera, lehiaketarako paellak prestatuko dira.

15:00 Bazkaria

17:00 - 19:00 Morazako Gaztegunearen eskutik, gazteentzako ekimena: Hover Board Paneran.

17:00 Paella Lehiaketaren sari banaketa.

20:00 - 22:00 Aketxe tabernatik abiatuta, AuzoKantari eta poteoa Moraza plazaraino.

Anima zaitez eta parte hartu!!!

uribarriauzolanean@gmail.com

Twitter: @uribarriauzolanean 

www.infouribarri.org

@infouribarri

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa