Gabonak 2016

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi auzora

Erabiltzailearen aurpegia Uribarri Auzolanean 2016ko abe. 19a, 17:32

Aurtengo abenduaren 24an, auzoko hainbat eragileren elkarlanari esker, Olentzero eta Mari Domingi Artxandatik jaitsi eta Uribarriko kaleetan murgilduko dira auzokideekin batera kantatu eta dantzatu asmoz.

Hauxe da antolatutako egitaraua:

 

17:30ean, Traukoko Peatonalean:

     • GARBI eta GALTZAGORRIAK

     • Ongi etorria Artxandatik datozen Olentzero eta Mari Domingiri

     • Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte

     • Kantatu eta dantzatu

     • 18:30ean kalejiran atera

 

18:45ean, Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan:

     • Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte 

     • Txokolatada, kantatu eta dantzatu

     • 19:15ean kalejiran atera

 

19:30ean, Moraza plazan:
     

     • Gaztaina dastaketa 
     

     • Olentzero eta Mari Domingik azken gutunak jasoko dituzte
     

     • Kantatu eta dantzatu
     

 

20:00etan Olentzero eta Mari Domingik agur esango digute hurrengo urtera arte!

 

ANTOLATZAILEAK: Aldapan Gora Kultur Koordinakundea, S. D Moraza, Auzoa Berritzen Merkatari Elkartea, Aletu Emakumeen Elkartea, Gure Etxea Auzo Elkartea, Uribarri Konpartsa,Tanttaka Euskara Taldea, Uribarritarrak, Gazte Konpartsa, Gailurra Mendi Taldea, Ekintza Dantza Taldea, Galtzagorri eta Tiboli eta Uribarri eskola eta Artxandape ikastolakako Guraso Elkarteak