Galiziako jardunaldiak gaur eta bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia 7 Katu Gaztetxea 2015ko mai. 29a, 08:30

Aste honetan ere inguruko herrien borrokak ezagutzeko aukera dugu Bilbon. Gaur, maiatzaren 29an eta bihar, 30ean, ostirala eta larunbata, Galizako hizkuntza, errepresioa, emigrazioa.... aztertzeaz gain, kultura galegoa ezagutzeko aukera ere egongo da, ipuin kontalari eta artista ezberdinen eskutik.

Egitaraua

Maiatzak 29, ostirala

- 12:00. Kafe Antzokian, Txerra Rodriguez soziolinguistak eta Sechu Sende Galiziako idazleak 'Hizkuntz(ar)en bidezidorretan' hitzaldia eskainiko dute.

- 19:00. Zirika! Herri Gunean Ceivaren  (Organismo Popular Anti-repressivo) eskutik 'Errepresio prozesuak Galizian hitzaldia egongo da.

- 20:00. Kalejira 7 Kaleetan.

- 21:30. Kontzertuak eta jaia 7 Katun Indarrap eta Garcia MC hip hop taldeekin.

Maiatzak 30, larunbata (Zirika! Herri Gunean)

- 12:00. Ipuin kontalariak: Companhia Daboapiparen  'Contos de animalario'.

- 13:00. 'Galizar emigrazioaren beste gertaera batzuk' hitzaldia Anxo Barangaren (LudoteGa) eta Silvia Ponsen (ACGB) eskutik.

- 14:30. Herri bazkaria 7 euroren truke (izena emateko : galizaleak@gmail.com).

- Ondoren, Compabhia Daboapiparen eskutik Kabareta.