uriola.eus

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Larunbat arratsaldeko azken orduko erosketek eta igandeko kedada goiztiarrak eman zioten hasiera aurreko asanbladan aurreikusi genuenari "artista argentinar bat dator fatxada margotzera, egun batzuetan topera ibili beharko gara".

Igandean auzolanean lijatu eta zuritutako paretek, astelehen eguardian jasoko zituzten lehenengo kolore kapak eta konturatu orduko ia fatxada erdia margotua zuen Giselek. Asteazken eguerdirako ordea, euria iragarri zuen Urko Arisitik, beraz, erlojuaren kontra ibili beharko ginen lanean, ura botatzen hasi aurretik egon beharko zen bukatuta.

Andamioarekin bueltaka ibili ondoren, soketatik zintzilikatzeko ordua heldu zitzaion artistari, auzokideen artean piztutako ikusmina handituz zihoan bitartean. "Auzotik auzoarentzat" iragartzen du 2007ko periodiko zati batek, eta ordutik hona emandako borroken berri ematen du gure fatxada berriak, katu koloretsu batek begiesten ditu Alde Zaharreko gazte errebelde, okupa, antifaxista eta feministak.

Inoiz fatxadarik margotu behar baduzue: http://giselrosso.com/

Ikusi argazki guztiak handiago

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 1

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 2

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 3

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 4

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 5

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 6

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 7

Gisele Rosso artistak margotutako fatxada berria du 7Katu Gaztetxeak - 8

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa