#EuskararenEguna

Bertso afaria 7Katu gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia 7 Katu Gaztetxea 2017ko aza. 30a, 11:19

Ostiralean, abenduak 1, 7Katu gaztetxean urteroko bertso afaria antolatu dute Euskararen Eguna dela eta. 

Maialen Akizu, Nahia Ibarzabal eta Txaber Altube izango dira bertsolariak.

Sarrerak Errondabiden eta Adaxka tabernan egongo dira salgai, 8 eurotan.

Bertso afaria gaueko 21:30ean hasiko da.