18. urteurrena harrapatu ez gaituztena

Erabiltzailearen aurpegia 7 Katu Gaztetxea 2025ko ots. 3a, 12:29

Urtarrilaren 20tik 26ra ospatu genuen 7katu Gaztetxearen 18. Urteurrena, urtero bezala bai gaztetxea eta bai auzoa ekintza politiko eta kulturalez bete genuen, beste hainbat eragileekin batera, auzotik eta auzoarentzat: hontzak, zirri zaharra, gazte feministak, Ikama…

Horrela astea EHGAMeko kideekin batera solasaldian hasi genuen “Batzuentzat Txokolanda besteentzat Zazpi Katu” izenpean, asteartean Lok.atz gazte sortzaileak dinamizatutako Zeramika tailerrari ekin genion, pieza ederrak! Ostera, Infiltrat dokumentalaren proiekzioa eduki genuen. Amaitzeko, asteburuari ongi etorria baino lehen, osteguneko antzerkiaz, drag showaz eta DJ saioaz gozatu ahal izan genuen; Duzhe gaziki, Ay dragmela eta Hmdk etxera!-ekin.

Ostiral arratsaldean, alde zaharreko aisialdi taldearen laguntzaz, auzoan zehar ginkana bat prestatu zen, Atxuri soloko eta Mujikako gazteek jolas zezaten. Gauean berriz, kontzertu desberdinak egon ziren: borla, Tremenda jauria eta gaua ezin hobeto amaitzeko DJ Ruizza. Honekin batera ere sortu zen kriston kola… Bai kalean, bai komunean.

Hurrengo goiza gaztetxea garbitu ostean hasi zen, mus txapelketa batekin besteak beste, diploma ta guzti irabazi zuten garaileek!

Ostean Solokoetxen bazkaldu genuen Hontzak Konpartsako kideek eginiko bazkari gozoa, bazkalostea ezin denez falta, koparekin batera entzun genuen JOSUNE taldea, Algortatik, klasikoak akustikoan.

Euria hasi zenez gaztetxean hasi genuen Sound System ibiltaria, baina azkenean erabaki genuen ateratzea, karranka kalez kale, gaztetxera itzuli arte, BARRA libreen txanda baitzen, Uki dukiren eskutik ibili ziren rapeatzen auzoko: Ziztada, Lova eta Itw.

Uki soinu-teknikari lanetan egoteaz gain eta selekta moduan egoteaz gain ere, beste kontzertu bat zuen honen ostean, hortik ere zegoen Raperu kable eta askok ulertzen ez ditugun gauzekin auzolanean. Honengatik eta urtez urte eginiko lana eskertzeko, ekitaldian txapela jantzi genien omenaldi gisa. Honen ostean hasi zen BSRT kolektiboa eta jendea saltoka, hau bukatzeko DJ la trakak hartu zuen oholtza gaztetxea dantzan jarriz. Garbiketa txanda luze baten ostean heldu zen igandea. Anariren txanda, auzoko adin desberdinetako haur, gazte eta helduak batu ginen bertan, kide batzuk egindako txurro eta txokolate beroa jaten. Urteurrena, “gaztetxe baten barruan” bertso saioarekin bukatu zen, Aner Euzkitzek ofizio zailak jarri zizkien Maite Sarasola eta Aissa Intxaustiri, baina saioa borobila izan zen, nahiz eta Peru Goioagaren gitarrari jarraitzea ez zen erraza.

Horrela amaitu zen 18.urteurrena, oraindik harrapatu ez gaituztena, baina guk hor jarraitzen dugu eskaintza politiko eta kultural desberdinekin, animatu zaitezte gurekin gaztetxea egitera!

GORA ZAZPIKATU!