Kontu ezberdina delako

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Argote 2014ko aza. 13a, 10:15

Azaroan, Darabilbo agenda interesgarriarekin datorkigu, baina zerbait gomendatu nahiko dizuet: Kaligrafia tailerra. Zergatik idatzi eskuz, ordenagailuz errazago eta arinago izanik galdetuko duzue. Hona erantzun argia: kontu ezberdina delako. 

Zereginak askoz hobeto ateratzen dira denboraz, dotoreziaz eta Ctrl+Z sakatu barik eginez gero. Gehiegizko teknologiak, hainbeste makinaz baliatzeak, aspergarri bihurtzen dute edozein prozesu. Horrexetarako dator Caligrafia Bilbao-ko Bego Viñuelak emango duen tailerra: hain zuzen, eskuz taxututako idazkietara itzultzeko.

Azaroko astelehenen guztietan, 18:00etatik 20:00etara Trenbideko Etorbideko bere estudioan; Begok, euskaraz, doan eta talde txikietan, kaligrafiaren munduan murgilduko gaitu. Darabilboren esku, jakina. Eta ahaztu Rubio kaiera gorrotagarriak! Izena eman lehenbailehen: darabilbo.blogspot.com