URIOLA Laguntzaileak

Euskarazko komunikabiderik gabe ez dago euskaraz bizitzerik

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Argote 2017ko mar. 3a, 06:00

Berbalagunok azken bolada honetan Praktikatu eta Bizi leloa bolo-bolo ari gara zabaltzen. Euskararen praktika kontrolatua ondo dago norberak ziurtasuna hartzeko, euskaltegietan, berbalagun egitasmoetan eta abarretan.

Baina hortik jauzia eman beharko dugu inoiz euskaraz bizitzera. Horixe da bultzatu nahi duguna.

Dena dela, jauzi hori emango badugu, bizitze hori hain zuzen ere, euskarazko lanabesak izan beharko ditugu gauzatzeko. 
 
Euskarazko komunikabiderik gabe ez dago euskaraz bizitzerik, berriak, iritziak, erronkak, gonbidapenak, aukerak... beraiengandik jasotzen ditugu-eta.
 
Bilbon, bada, euskaraz bizitzeko URIOLA ezinbestekoa dugu. Ez izan ganorabako, egin zaitez URIOLA Laguntzaile.

 

Aitor Argote, Bilboko Berbalaguneko dinamizatzailea