‘Oneka’ delako hau, segida baten azkena da; umeentzako kantak biltzen dituen 3. lana. Proiektu honen ezaugarririk nagusiena zera da; Euskalerria irratia pizten laguntzeko balio izango duela; aurrreko lanaren irabaziak ‘Neguari abesten’ Nafarroako Bertsozale Elkartearentzat izan ziren eta 1. lana ‘Ene kantak’ zonalde “EZ” euskalduneko gurasoak laguntzeko, euskal eskola publiko BERRIAren alde.
Oso abesti polit eta borobilak dira, eta aurreko lanetan suertatu antzera, hainbat artista zein kirolari ezagunen laguntza izan dute. Zerrenda benetan luzea da: Oinatz Bengoetxea, Abel Barriola eta Jon Apezetxea pilotariak; Agirretxe, Iraizoz, Sanjurjo, Riesgo eta San Jose futbolariak...
Musika CDarekin batera DVD bat dator bideoklipekin, bertan parte hartu duten guztiak agertzen direlarik.
Esan dezakegu, ideiaren arima Nerea Urbizu eta Urko Oskoz direla, letra eta musika gehienaren egileak baitira. Euskal musikari asko aritu dira laguntzen: Gorka Urbizu, Eñaut Elorrieta, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, El Drogas... zerrenda izugarri luzea. Baina oraingo lanean Catalunya aldeko artista ospetsu eta handi baten laguntza ere izan dute: Manolo Garciarena (El último de la fila), abeslari fina. Oso abesti ona eta gustagarria da gainera berak abesten duena, Azaroak 13. Ruper Ordorikaren ahotsez gozotutako Glu eta glu kantua ere, guztien artean aipagarrienetakoa iruditu zaigu.
Laburbilduz, umeekin batera asko ikasteko eta ondo pasatzeko beta ematen duen lana, duda barik.
Aurreko bi lanekin bezala, hobe DVD ikustea, doinu bakoitzari proposatzen zaion koreografia ezagutzeko. Baina, CDa bakarrik entzuteko ere erabat aproposa da azken lanean melodia ederrak topatuko baititugu.