Adin guztietarako agenda zabala dago, eta azken urtetan tokatu zait umeen programaz gozatu ahal izatea. Eta argi aitortu behar dut oso giro polita eta paregabea sortzen dela goizeko tarte horretan, non erraldoien kalejirekin primeran pasatzeko tartea dugun, edo arratsaldean arrantza egiteko aukera izateak harrituta utzi ninduen pasa den urtean; zeren itsasadarra guztiz zikin eta kutsatuta ezagutu dugunontzat, nahiko sinestezina da arrainak (eta ez edonolakoak) egon badaudela ikustea.
Beraz umeekin edo bakarrik, berriro errepikatuko dut goizez erraldoiekin kalejiran eta probatuko dut ea zerbait arrantzatzen dudan itsasadarrean.