Aratuste-martitzena dugu gaur, inauterietako azken eguna. Intentsoak izan dira aurten ere, baita bustiak ere, baina tira, ohitzen hasiak gara… Hala eta guztiz ere, eguraldia eguraldi, karnabal berri hauek ederrak izan dira, eta benetan gozatu ditugu. Gaur azken hitzordua dugu, lehenik Plaza Barrian, 19:30ean, Sardinari beila egiteko eta ondoren, Sardinaren erreketa Arriaga Plazan 20:00etatik aurrera. Eta listo! Datorren urtera …
Jarraitu Agur 2015eko Aratusteei! irakurtzen →