URIOLA plataforma digitala bilbotarrei euskaraz informazioa emateko eta euren informazioak jasotzeko sortu zen duela hiru urte. Bilbon, beste herri eta hiri askotan legez, herri komunikabideak, tokikoak eta euskarazkoak beharrezkoak ditugu, ezinbestekoak dira komunitatea trinkotzeko, euskaraz osoki bizi ahal izateko. Zeregin garrantzitsua beraz, eta bikain betetzen du Uriolak, bere txikian.