Ez da ALGARArako garaia baina…

Erabiltzailearen aurpegia Algara Konpartsa 2020ko urr. 21a, 13:22

(Zortziko handian)

Aurtengo udan, Naja aldean
Ez da entzun algararik

Jende multzorik ez dugu bildu
karpapean pilaturik

Ta Marijaia distantzian dugu
gogoratu tristeturik

Aste Nagusi gabeko uda
ez baitago ulertzerik

Baina pandemia ez da betiko
itzuliko da ALGARA

Algara ozenak berriro ere
aurki bueltatuko dira

Musukoak kendu, musuak banatu
denok batera Naxara

Pellot pirata ta lagunekin
txosnan mozkortuko gara!

The post Ez da ALGARArako garaia baina... first appeared on Algara Konpartsa.

Osorik irakurri