Kherau taldeak (@Kherau_Taldea Twitterren) The Pogues talde irlandarraren Fairytale Of New York kantaren bertsioa egin du, euskaraz. Fairytale Of Bilbao izenburua jarri diote.
Aurreko ostiralean Kherauk kontzertu zoragarria eskaini zigun Bilborocken, taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko eta hainbat lagun gonbidatu zituen oholtzara, beraiekin batera urte hauetan sortutako kantaren bat eskaintzera.
Emanaldi honetan jo zuten abestitariko bat dugu hau. The Pogues taldearen Fairytale Of New York kantaren euskarazko bertsio eta moldaketa. Fairytale Of Bilbao izenburua jarri diote.
Hemen doakizue kanta honen zuzenekoaren bideoa. Sakelako telefonoz grabatuta dago eta agian ez du izango kalitate nahikorik, baina abestia partekatzea pena merezi duela uste dut.
Kanta polita benetan, ezta?