Urte osoan zehar zaindutako gorputzak askatu eta gehiegikeriak egiten ditugu; ordutegiak apurtu, barruko gogoak azaleratu, nagiak astindu eta bizitzari eskerrak eman horrelako esperientzia izateko aukera ematen digulako.
Marijaia balkoira ateratzen den unetik eta azken gaua bukatu arte, barrua mugitzen zaigu, irribarrea eta poztasuna nagusi, baina aldarrikapenak egiteko aukera ere bada Aste Nagusia, gurekin jada ez daudenak gogoratu eta omentzeko eta urrun dauzkagunengatik eskatzeko.
Berezia gure Aste Nagusia eta bakarra gure Marijaia, emakumea izan behar zuen horrelako erronka handiari behar bezala erantzuteko. Gora gure Marijaia!