Oraingoan ez zaitut antzoki ilun batetan sartuko, ez. Kalera bidaliko zaitut Hortzmugaren azkenego lana ikustera, Nola ikuskizuna hain zuzen ere. 25 urte bete dituen konpainia bilbotarrak ohitura duenez familiarteko ikuskizuna atera du aurten ere. Oraingo honetan ordea, kalea koloreekin bete beharrean egitura itxi batean sartuko gaituzte Hortzmugakoek, 20 ikusleri 20 minutuko istorio intimo eta txikia kontatzeko asmoz.
NOLA, pertsonen barne munduen mundua.
NOLA, ezberdina izatea “normala” den lekua.
NOLA, haurtzaroko sekretu bat, zita bat.
NOLA, istorio bat kontatzeko modu desberdina.
Ikuskizun honek ezberdintasunari buruz hitz egiten du, pertsonen barnea arakatuz desberdin eta bakar egiten gaituen hori bilatzeko, kontakizun labur honek, denboran biadaiatzen du bi lagunen arteko erlazio ez konbentzionala erakusteko, zita bat eta desagertzear dagoen mundu batean murgiltzeko aukera. Begiratu ezazu www.hortzmuga.com-en.
Listo! Espero dut minutu labur hauetan NOLA ikusteko gogoak kutsatzea... jarraitu orain udaberriak ekartzen dizkigun irudi samur eta beroez gozatzen eta beti esaten dizudan bezala... Ongi bizi!