Bilbao Basket: greba bertan behera eta partidua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mar. 31a, 20:03
Larunbatean greba amaitutzat eman zuten beltzezko gizonek eta igandean aktibitateari ekin zioten.

Astelehenean hasitako grebak amaiera izan zuen larunbatean. Alex Mumbru kapitainaren esanetan, kudeaketa talde berriak, bulegoetan aldaketak egongo diren bermea eman du, esperantzaz beteriko etorkizunagatik ilusio handia dute eta arazoa Arrinda ez ezik, dirurik ez jasotzea zen. Badalonakoak, beste behin zaletuen babesa eskertu zuen egoera latz honetan.

Gauzak horrela, igande honetan, beltzezko gizonek partidua zuten Palau Blaugranan Bartzelonaren kontra. Kavaliauskas taldetik kanpo egonda eta Axel Hervelle lesionatuta, Mamadou Sambek eta Zoran Vrkicek ohi baino minutu gehiago izan zituzten Xavi Pascualek zuzentzen duen taldearen aurka. Azkenengo emaitza oso argia izan zen: 104-75. Partiduaren gakoak errebote (43-28) eta hiruko jaurtiketetan (%41, 32tik 13-%12, 17tik 2) egon ziren. Estatistika indibidualei erreparatuz gero, Batzelonaren partetik Maciej Lampe (Baskoniaren jokalari ohia, 19 puntu, 9 errebote) eta Marcelinho Huertas (Bilbao Basketeko jokalari ohia, 18 puntu) izan ziren onenak eta Bilboko taldearen partetik, German Gabriel (18 puntu, 9 errebote) eta Roger Grimau (Bartzelonaren jokalari eta kapitain ohia, 15 puntu) izan ziren jokalaririk nabarmenduenak.

Hurrengo partiduan Rafa Pueyok zuzenduriko taldeak, CB Valladolid hartuko du Miribillan larunbatean, hilak 5, arratsaldeko 19:15etan. Gaztelako taldea azken sailkatu gisa dator Bilbora (3 garaipen bakarrik eskuratu ditu) eta arerio aproposa dirudi garaipenaren bidera bueltatzeko.