Pasa den asteko gorabeheren ostean eta urak baretu direla dirudienean, saskibaloiaz soilik hitz egiteko momentua da Bilbao aldean.
Gaurkoa, ACBko 26. jardunaldiko lehenengo partidua da. Talde bilbotarra Bartzelonan hartutako jipoiaz ahazteko partidu ezinhobea dirudi gaur arratsaldekoa. 9 garaipenekin eta azkenengo 5 partiduak jarraian galdu ostean, beltzezko gizonak ezin dira lokartu, La Bruixa D'or Manresa (jaitsiera postuan) 2 garaipenetara bait dago. Rafa Pueyok ezin izango ditu Axel Hervelle eta Zoran Vrkic kantxaratu. Raül Lópezek agian jokatu dezake, bere lesioaz guztiz errekuperatuta dirudi eta.
Gaztelako taldea egoera larrian dator Bilbora, sailkapeneko azkenengo postuan 3 garaipen bakarrik eskuratuta (azkena pasa den jardunaldian Manresaren kontra). Gainera aste honetan jakin da Nenad Sinanovic pibotak ez duela gaztelako taldean jarraituko. Denboraldian zehar taldea uzten duen 9. jokalaria da bosniarra. Badirudi Valladolid aldean egoera larrian bizitzera ohitu direla (iaz ere jokalari mordoak joan-etorriko bidea egin zuten eta 13-14 denboraldia hasi baino hilabete lehenago presidentea ere ez zuten).
Norgehiagokaren epaileak Perea, Martínez Fernández eta Serrano izango dira.