Atzo Bilbao Arenan bildu ziren 8931 pertsonek, euren taldearen garaien bat ikusi zuten aspaldiko partez. Baina CB Valladolid azken sailkatuak eragozpen handirik jarriko ez zuela pentsatzen zutenek, behar baino gehiago sufirtu zuten lehenengo bi laurdenetan, partidu orekatua izan bait zen lehenengo 20 minutu horietan (minutu batzuetan gasztelako taldea aurretik joan zen markagailuan).
Atsedenaldiaren ostean ordea gauzak zeharo aldatu ziren. Bilbotarrek defentsa estutu zuten. Horrek talde bisitariaren akatsak behartu zituen eta etxeko taldearen erasoko eraginkortasunarekin batera, markagailua ahustea ahalbidetu zuen hirugarren laurdenean. Azkenengoan, aldea kudeatu zuen Rafa Pueyoren taldeak partidua 93-77 irabazteko. Denboraldiko 10. garaipena da beltzeko gizonentzat.
Alex Mumbrú kapitaina (32 puntu) eta Germán Gabriel (12 puntu, 12 errebote, 6 asistentzia) izan ziren etxekoen jokalaririk nabarmenduenak. Valladoliden, Pepe Pozas eta Djordje Drenovac izan ziren onenak bakoitzak 15 puntu eskuratuz.
Datorren igandean, Bilbao Basketek Malagan Unicajaren kontra jokatuko du.