Valladoliden kontrako garaipenarekin, Bilbao Basketeko jokalari eta zaleek irribarrea berreskuratu zuten, aurreko asteko gatazken ostean. Arerioak bidea erraztu zuen. Aste honetako aurkariak ordea ez ditu gauzak batere erraz jarriko. Malagako taldea 4. postuan dago, play-offetarako kantxa faktorea bilatu nahian.
Rafa Pueyok pasa den astean Raul Lopez berreskuratu zuen baina bai Vrkic bai Hervelle ezin izango ditu oraindik erabili. Alberto Diaz malagatarra, Unicajak utzita ari da bilbotarrekin jokatzen eta futbolean ez bezala, ez du jokatzeko arazorik izango.
Joan Plazak zuzentzen duen taldeak gaur gauean du Euroligako Top 16ko azken partidua EA7 Milanen kontra. Hurrengo fasera pasatzeko aukerarik eduki ez arren, garaipen batekin agur esan nahi diote txapelketari bilbotarren aurkako partiduaren atarian.