Bi Bilbao Basket daude: bat etxean jokatzen duena, beti borrokarako prest eta bigarrena etxetik kanpo jokatzen duena, indarrik gabe eta aurkariaren menpean dagoena inolako oposaketarik jarri gabe. Gaur arratsaldean lehenengoa agertzea espero dute Miribillan bilduko diren zaleak.
UCAM Murcia dator Bilbora, beltzezko gizonek baino garaipen bat gutxiagorekin baina animoz gainezka azkenengo bi partiduak irabazi ostean. Marcelo Nicolak zuzenduriko taldeak partidua irabaziko balu, arazoetan sartuko luke talde bilbotarra.
Rafa Pueyorenek Unicajaren aurkako jipoia ahaztu nahi dute lehen bait lehen eta, era berean, beheko postuetatik aldentzea. Hau izan behar da helburu nagusia, zazpi partidu geratzen direnean, play-offak jokatzeko aukera ematen duten postuak 5 garaipenetara bait dadue.
Partidu zaila eta borrokatua izango da gaurkoa.