Atzo arratsaldean, Bilbao Basketeko jokalariek hurrengoa plazaratu zuten:
"Bilbao Basketeko jokalariek publiko egin nahi dugu gaurko egunean, pasa den martxoko greba bertan behera uzteko hitzartu ziren txekeak ezin izan direla diru bihurtu.
Akordio horretara heldu zen kudeaketa talde berria; aste honetako lehenengo egunetan jokalariekin harremanetan jarri zen, administrazio kontuak zirela eta, ordainketei aurre egitea haientzat ezinezkoa izango zela ohartzeko.
Hala ere, datorren ostirala, apirilaren 25, baino lehen txeke horiek kobratu ahal izango diren bermea eman ziguten. Data horretatik aurrera, hitza berriz betetzen ez bada, jokalari bakoitzak berak uste duen erabakia hartuko du".
Mehatxuak orain dela hilabete egindakoa baino serioagoa dirudi eta Bilbao Basketen etorkizun hurbilak inoiz baino ilunagoa dirudi.