Valencia Basket-Bilbao Basket: atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mai. 3a, 13:57

Etxetik kanpo bigarren partidu zaila jarraian (Fuente de San Luis pabilioia, gaur 20:15, etb1)

Azkenengo asteko gidoia errepikatu da beste behin: bulego eta diru kontuetaz hitz egin eta asteburuan ahalik eta modu duinean partidua jokatu. Pasa den larunbatean Laboral Kutxa Baskoniari egin zion bisita Bilbao Basketek; gaurkoan beste arerio handi bat izango du aurrean, Valencia Basket.

Talde "taronjak" aste borobila burutu du: Real Madrid ahalguztidunaren kontra irabazi eta Eurocupeko joaneko partiduan, Unics Kazani 13 puntugatik irabazi zion (32 puntuko errenta izan zuen partidukjo fase baten).

Bilbao Basketen, Axel Hervelle belgikarra jokatzeko moduan egongo dena da berrirk aipagarriena. Gasteizen beroketa eta jaurtiketa ariketak egin zituen eta guztiz osatuta dago Real Madrilen kontrako partiduan izandako lesiotik. 

 

Argazkia: ACB Photo