Bilbao Basket-FIATC Joventut: Atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mai. 7a, 11:00

Asteko lehen partidua (Bilbao Arena, 20:15)

Etxetik kanpo bi partidu jokatu ostean (Gasteiz eta Valentzian hain zuzen ere) lau egunen buruan bi partidu izango ditu Bilbao Basketek Miribillan. Gaurkoa, Badalonako Joventuten kontra izango da.

Raül Lópezek ez du jokatuko. Azken norgehiagokan belauna bihurritu zuen eta nahiz eta Vic-eko antolatzaileari egindako frogetan hausturarik aurkitu ez, badaezpada atseden hartuko du. Gogoratu behar da, jokalaei kataluniarrak Baskoniaren kontrako partiduan orkatila bihurritu zuela. 31 zenbakiak ez du zorte onik azken boladan. Gauzak horrela, Alberto Días gazteak hartu beharko du beltzezko gizonen gidaritza, Roger Grimau eta Dairis Vertansekin batera.

Penyak, Murtziaren aurkako partidua galdu ondoren, play-offak jokatzeko aukera ematen duten postuetara hurbildu nahian dator Bilbora. Salva Maldonadok bere jokalari guztiak zelaoratzeko aukera izango du, berak egoki ikusten badu.

Partidu borrokatu eta orekatua espero da gaur arratsaldean.

 

Argazkia: ACB Photo