Bilbao Basket-La Bruixa D'Or Manresa: atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mai. 10a, 20:43

Ohorea bakarrik jokoan. Mumbrú eta Raülen parte hartzea zalantzan. (bihar, Bilbao Arena, 12:15, etb1)

Aste barruko jardunaldiak lasaitasuna ekarri du Bilbao Basketera, kirol arloan behintzat. Izan ere, nahiz eta FIATC Joventuten kontra galdu, Manresaren porrotak talde kataluniarraren jeitsiera ziurtatu du denboraldi erregularra amaitzeko hiru jardunaldiren faltan (beltzezko gizonek Manresak baino 4 garaipen gehiago dituzte). Gauzak horrela, biharko partiduak ez du sailkapenerako inolako garrantzirik eta Miribillan ohorea bakarrik egongo da jokoan.

Azkenengo momentura arte Rafa Pueyok ez du jakingo Raül López eta Alex Mumbrú jokatzeko egongo diren ala ez. Astean zehar biek belaunetan arazoak izan dituzte eta, azkenean zapatilak jartzeko moduan egongo ez balira, azteazkenean bezala Alberto Díazek hartuko luke taldearen gidaritza eta kapitainaren postua Fran Pilepic edo Zoran Vrkic-ek hartuko lukete.

Talde bisitarian, Bilbao Basketen talde teknikoan pasa den denboraldira arte egondako Pere Romerok ezin izango ditu Alex Hernandéz eta Darryl Monroe kantzaratu.

Bihar eguerdian Bilbao Arenara hurbiltzerik ez duzuenontzat, etb1ek partidua zuzenean eskainiko du.

 

Argazkia: ACB Photo