Larunbatean arratsaldeko 18:30ean, Rio Natura Monbus talde galiziarra hartuko du Bilbao Basketek denboraldiko azken partiduan. Orain dela bi asteko Manresaren aurkako partiduan Miribilla ez zen bete eta, horregatik, jokalariek (Alex Mumbru kapitainak eta Roger Grimauk zehazki) euren twitterreko kontu pertsonalak erabiliz, Bilbao Arenara hurbiltzeko deialdia luzatu diete zaleei, urteari behar bezala agurra emateko, bai eurek (jolakari moduan) eta zaleek denboraldian zehar bizi izandako momentu latzen ostean, omenaldia elkarri egiteko eta partidua festa bihurtzeko.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga