10 urte ACBn

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mai. 21a, 20:42

León Caja Españaren aurkako finaleko hirugarren partidua izan zen. Orain dela 10 urte gaurko egunez, Bilbao Basketek Espainiako saskibaloiko mailarik gorenera igotzea lortu zuen Leonen, etxeko taldeari finaleko hirugarren partiduan 55-71 irabaziz.

Txus Vidorreta zen entrenatzailea eta Rafa Pueyo eta Alberto Ibeas laguntzaile zituela, hurrengo jokalariak zuzentzen zituen: Patrick Saenz de Ugarte, Jorge Garcia, Lucho Fernandez, Bryan Sallier, Iker Lopez, Joseba Iglesias, Brian Howard, Venson Hamilton, Jose Luis Maluenda, Juanma Rodriguez, Ricardo Uriz eta Javi Salgado.

 

Argazkia: Bilbao Basket