ACBko azken jardunaldiko lehenengo partidua izango da bihar Miribillan jokatuko dena. Bilbao Basketek Rio Natura Monbus talde galiziarraren bisita hartuko du. Talde biak aspaldi salbazioa lortuta dutenez, ahalik eta irudi hobea ematea dute helburu nagusia.
Rafa Pueyok ezin izango du ez Roger Grimau (ukondoan ebakuntza egin zioten pasa den astean) ezta Raul Lopezekin ere (belauneko arazoak direla eta). Betalde. Mamadou Samb eta Zoran Vrkic jokatzeko egongo dira, euren arazoetatik errekuperatu baitira.
Moncho Fernandezek talde osoa izango du jokatezko, nahiz eta Ricardo Guillenek bihurritua pairatu behar izan zuen astearen hasieran. Obradoirok azken 12 partiduetatiik 2 baino ez ditu irabazi eta dinamika hori austeko asmoz dator Bilbora.
Bilbao Arenak itxura ederra izango du bihar arratsaldeko 18:30ean, zalegoak astean zehar Alex Mumbru eta Roger Grimauk talde osoaren izenean Miribillako pabilioia betetzeko egindako deialdiari kasu eginez.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga