Bilbao Basket: Ezohiko batzarra hilabete barru

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mai. 26a, 20:56

Ekainaren 26an, arratsaldeko 19etan Bilbao Arenan.

Klubak gaur bere web gune ofizialean plazaratu du ezohiko batzar baterako deialdia:

"Administrazio Kontseiluak, 2014ko maiatzaren 26an, aho batez erabaki du Gizarte Estatutuen 13. artikulua jarraituz, Ezohiko Batzar Orokorra deitzea, 2014ko ekainaren 26an arratsaldeko 19:00etan ospatuko dena Miribillako Bilbao Arena Kirol pabilioian (Askatasuna etorbidea 13, 48003) lehenengo deialdian eta, beharrezkoa balitz, leku eta ordu berean 2014ko ekainaren 27an bigarren deialdian.

Era berean, aho batez erabaki da Batzarreko Gai-Zerrenda honako hau izatea:

1) 2014/05/31n Kontuen egoera.

2) Estatutuen aldaketa: Administrazio kontseiluko pertsona kopurua. Deialdi metodologia.

3) Klubaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko ekintzen proposamenak.

4) 2014-2015 denboraldirako aurrekontuen aurreproiektua.

5) Galdera eta iradokizunak.

6) Aktaren idazketa, irakurketa eta onarpena (horrela balitz). Aurrekoa egiteko, kontu hartzaileen behin-behineko izendapena.

Aho batez erabakitzen da, On Xabier Jon Davalillo Peñaren eskuetan uztea Batzar Orokorraren prestakuntza eta beharrezkoak diren medioetan publikatzeko kudeaketak egitea, Lege eta Gizarte Estatutuen arabera".