Endesa ligako egutegiaren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abu. 4a, 21:40
Bilbao Basket ez da ageri.

Gaur eguerdian Endesa ligako 2014-2015 denboraldiko egutegiaren zozketa egin da eta, ACBko batzarrak adostu zuen moduan, 17 talde agertzen dira bertan. Hortaz talde batek atseden hartuko du jardunaldiko (CB Fuenlabradari egokitu zaio lehenengo jardunaldian).

Momentuz ez dago Bilbao Basketen arrastorik. Datozen egunotan ikusi beharko da zein den talde bilbotarraren etorkizuna, ligatik kanpo gelditzen den edo berriz taldeen elkartean bazkide moduan hartzen duten.

 

Argazkia: ACB Photo