Bilbao Basketen komunikatu berria

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abu. 5a, 16:19

Soldatak bermatzeko fondoaren dirua ordaindu eta bideragarritasun planaren dokumentazioa bidali du taldeak.

Orain dela bi ordu pasatxo Bilbao Basketek azken hilabeteetako ohituari jarraituz, bere web atarian idatzi labur bat plazaratu du. Lan handia eta batzar askoren ostean eta, ACB ligan berriz onartuak izateko helburubakarrarekin, soldata fondoari zor zion dirua gaur bueltatu duela eta klubaren kaudimen eta bideragarritasun plana zehatz-mehatz azaltzen duen dokumentazioa bidali duela dio prentsa komunikatuak. Amaieran, atzo sare sozialetan martxan jarritako kanpainaren leloa (artikulu honen argazkian irakurri dezakezuna) agertzen da: "BILBAO BASKET ES ACB. BILBAO BASKET ACB DA" 

Badirudi talde bilbotarrak ACBko batzar nagusiak jarritako baldintzak bete dituela. Orain ikusi beharko da zein den saskibaloi kluben elkarteak hurrengo egunotan ematen dituen pausuak.

 

Argazkia: Bilbao Basket