Gaur arratsaldean Bilbao Basketek bi fitxaketen berri eman du: 23 urteko Ethan Wragge (argazkian) eta 23 urteko Danilo Andjusic.
Lehenak, 2'01ko altuera du eta azken 5 urteetan NCAAn Creightoneko unibertsitateko koloreak defenditu ditu. Hiruko jaurtiketetan %47ko batazbestekoa du eta normalean 4ko posizioan jokatu ohi du.
Belgradon jaioa, Danilo Andjusicek badaki zer den ACB ligan jokatzea, CB Valladoliden bi urtez egon ondoren. 1'95 metroko altuera du eta taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietan.
Orain arte hiru dira Bilbao Basketek egindako fitxaketak eta hurrengo egunetan taldea guztiz osatzeko falta diren bost jokalarien izenak jakitea espero da.
Argazkia: Bilbao Basket