Dominikar Errepublika 76 - Zelanda Berria 63
Partidua oso parekatua hasi den arren, amerikarrek bigarren laurdenaren hasiera 13-0eko partziala lortu dute. Nahiz eta ozeaniarrak markagailuan zegoen diferentzia jeisteko ahaleginak egin dituzten, ez dute dominikarren garaipena zalantzan jartzeko aukerarik izan.
Partiduko minutu askotan, García amerikarraren eta Abercrombe zelandarraren arteko borroka zirudien, punturik gehien eskuratzeko. 29 punturekin (6 errebote hartuta) lehena izan da norgehiagoaren izarra. Bigarrenak 22 puntu sartu ditu (13 lehenengo laurdenean) bere taldeko jokalaririk nabarmenduena bilakatuz.
Finlandia 81 - Ukrainia 76
Markagailuaren aldaketak izan dira nagusi lehenengo bi laurdenetan, partidua erakargarria bihurtuz. Atsedenalditik bueltan 22-2ko partziala lortuz, bazirudien finlandiarrek aise menderartuko zutela Europa ekialdeko taldea, baina hirugarren laurdena bost puntu aurretik amaitu dute. Azken laurdeneko bost minutuetan beste errenta erosoa lortu dute eskandinabiarrek (16-6) baina ukrainiarrek erreakzionatu dute, minutu bat baino gitxiago falta zenean diferentzai lau puntura soilik jaitsiz. Azkenean Fratelloren mutilek ezin izan dituzte "otsoak" gailendu.
Garaileen taldean Huff (23 puntu, 8 errebote) eta Koponen (14 puntu, 9 asistentzia) izan dira izarrak. Beste aldean, Jeter (24 puntu, 8 asistentzia) eta Pustozvonov (15 puntu) nabarmendu dira. Sergyi Gladyr lesionatu egin da eta ez dirudi multko partiduetarako prest egongo danik.
Turkia 77 - AEB 98
Markagailuak ez du isladatzen partiduan gertaturikoa. Ipar amerikarrek majo sufritu behar izan dute euren bigarren garaipena eskuratzeko. Turkiarrek, 35 puntutan utzi dituzte amerikarrak lehenengo zatian (eurek 40 sartu dituzte) zonakako defentsa erabiliz. Gidoia ez da aldatu atsedenalditik bueltako lehenengo bost minututan, baina estatu batuarrak jaurtiketak sartzen hasi dira eta horrek emandako konfiantza baliatuz eta Faried eta Davisen gidaritzapean (22 eta 19 puntu hurrenez hurren) markagailuan aurreratzea lortu dute eta ilargi erdiko taldearen nekea baliatuz, diferentzia handiagotu dute.
Turkiarren aldetik, onena Akyol izan da 12 puntu lortuta.
Honenbestez, C multoko sailkapena hurrengoa da:
1 AEB. 2 garaipen (212-132)
2 Ukrainia: garaipen 1, porrot 1 (148-143)
3 Dominikar Errepublika: garaipen 1, porrot 1 (138-135)
4 Turkia: garaipen 1, porrot 1 (153-171)
5 Finlandia: garaipen 1, porrot 1 (136-190)
6 Zelanda Berria: 2 porrot (136-152)
Bihar C multzoak atseden eguna du.
Beste multzoetan, Senegalen garaipena nabarmendu beharra dago. Talde afrikarrak nazioarteko lehenengo partidua irabazi du 1998tik.
Argazkia: FIBA