Munduko Saskibaloi Txapelketa

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/8ak. Lehenengo jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko ira. 7a, 00:21

Jarraian gaurko egunak emandakoa

Atzoko atseden egunaren ostean, gaur Madril eta Bartzelona artean hasi dira final zortzirenetako kanporaketak. Hona hemen emaitzak eta talde bakoitzeko norgehiagokako izarrak:

 

AEB 86 - Mexiko 63

Arazo barik irabazi dute partidua "Coach K"-renek.

Ipar Amerikako taldean Stephen Curry 20 punturekin (6/9 hirukoetan). Galtzaileen partez, Gustavo Ayón 25 puntu eta 8 erreboterekin izan da nabarmenduena.

 

Frantzia 69 - Kroazia 64

Azkenengo laurdenean saiatu da Balkaneetako taldea aldea murrizten baina alferrik.

Irabazleen partez, Florient Pietrus 13 punturekin izanda izarra. Jasmin Repesak zuzendutako mutilen artean Bojan Bogdanovic 27 punturekin nabarmendu da.

 

Dominikar Errepublika 61 - Eslovenia 71

Europarrek hobeto jokatu dute eta merezimenduz pasa dira hurrengo fasera.

James Feldeine izan da dominikaren izarra 18 puntu eta 8 erreboterekin. Beste aldean, Zoran Dragicek 18 puntu sartu ditu.

 

Espainia 89 - Senegal 56

Txapelketaren ezustekoak ezin izan du etxeko taldearekin.

Orengaren taldean, Pau Gasol 17 punturekin izan da onena. Afrikarren aldetik Abdou Badji nabarmendu da 12 puntu eta 7 erreboterekin.

 

Bihar jakingo dira zeintzuk diren final laurdenak zehazteko falta diren taldeak.

 

Zelanda Berria-Lituania (Bartzelona, 16:00)

Serbia-Grezia (Madril, 18:00)

Turkia-Australia (Bartzelona, 20:00)

Brasil-Argentina (Madril, 22:00)

 

Argazkia: FIBA