Munduko Saskibaloi Txapelketa

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/8ak. Bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko ira. 8a, 09:30

Zehaztu dira hurrengo faseko kanporaketak.

Zelanda Berria 71 - Lituania 76

Espero zen baino lehiatuagoa egon da norgehiagoka.

"Tall Blacks" taldeko onena Corey Webster izan da 26 puntu lortuta. Talde europarrean Jonas Valanciunas nabarmendu da 22 puntu, 13 errebote eta 3 txapelekin.

 

Serbia 90 - Grezia 72

Bigarren zatian erabaki da partidua.

Djorjevicen taldean Bogdanovic izan da onena 21 punturekin. Katsikarisen taldean Nick Calathes nabarmendu da.

 

Turkia 65 - Australia 64

Emir Preldzicen hiruko batek partidua amaitzeko 5 segundu falta zirela eman dio garaipena Europako taldeari.

Ilargi erdiaren taldean, partiduaren heroia izan da izarra 16 puntu (11 azkenengo laurdenean) eta 7 erreboterekin. Ozeaniakoen artean, Aron Baynes izan da izarra 15 puntu eta 7 erreboterekin.

 

Brasil 85 - Argentina 65

Errebotean izandako nagusitasunak eta argentinarren faltek eman diote Brasileri garaipena Hego Amerikako derbian.

Gipuzkoa Basketeko antoatzaile ohia den Raul Neto izan da 21 punturekin "canarinharen" gidaria. Pablo Prigioni Baskoniako antolatzaile ohia izan da onena Argentinan 18 puntu lortuta.

 

Gauzak horrela, hurrengoak dira final 1/4etako kanporaketak:

Lituania-Turkia (Bartzelona, 14/9/9 17:00)

Eslovenia-AEB (Bartzelona, 14/9/9 21:00)

Serbia-Brasil (Madril, 14/9/10 18:00)

Frantzia-Espainia (Madril, 14/9/10 22:00)

 

Argazkia: FIBA