Munduko saskibaloi Txapelketa: bigarren final erdia.

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko ira. 13a, 00:38

12 urteren ostean, "Plavi" taldea finalean da berriro.

Frantzia 85 - Serbia 90
Djorjevicen taldeak lehenengo hiru laurdenetan partidua arazo barik kontrolatu du. Baina Colleten mutilek 12 hirukotik 9 sartuta markagailuari buelta emateko zorian egon dira azkenengo 10 minututan.
Nicolas Batum frantziarren izarra izan da 35 puntu sartuta. Serbiarren aldetik, Milos Teodosic nabarmendu da 24 puntu sartuta.

Txapelketaren azken txanpan sartuta gaude. Bihar arratsaldeko 18:00etan Lituania eta Frantzia lehiatuko dira brontzezko domina eskuratzeko asmoz. Eta igandean gaueko 21:00etan, AEB eta Serbia Naismith kopa izango dute jokoan.

Argazkia: FIBA