Sufritzeko gai

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko aza. 9a, 17:18

Denboraldiko bostgarren garaipena lortu du gaur Bilbao Basketek Manresan azkenengo segundura arte erabaki ez den norgehiagokan (76-77)

Nou Congost kantxa zaila da bisitarientzat. Txikia, estua, Bilboko La Casillaren antzerakoa. Kanpoko taldeek jakin badakite Manresan majo sufritu behar dena eta kontzentrazioa premiazkoa dena handik emaitza ona ateratzeko. Gaur eguerdiko partidua ez da desberdina izan.

Izan ere, beltzezko gizonak lokartuta kantxaratu dira. Defentsan inolako indarrik gabe eta etxeko taldeari nahi zutena egiten utziz. Lau minututan 12-4koa zen markagailua. Sito Alonsok hutsartea esaktu du baina alferrikakoa izan da, lehenengo laurdena 28-15 amaitu baita.

Jaurtitzaileen hirukoei esker, Bilbao Basketen erreakzioa etorri da. Bigarren laurden horretan Wragge, D. Todorovic eta Anjusic-ek bina hiruko sartu dituzte. Hirukoen festara Mumbrú kapitaina batu da beste bat sartuz. Atsedenaldira markagailua irauli gabe iritsi diren arrren (44-43) beste irudi bat eman dute Sito Alonsorenek eta partiduan sartu direla zirudien.

Aldageletatik bueltan aldiz, gauzak hasierako bidera bueltatu dira. Grigonis, White eta Grimauren gidaritzapean, La Bruixa D'or markagailuan aldendu da 53-45. Momentu horretan etorri da partiduaren norabidea aldatu duen gakoa: Sito Alonsok bere bi joko antolatzaileak batera jartzea erabaki du. Colom eta Lópezek bakarka ez ziren partidu ona jokatzen ari baina indarrak batu dituztenean, taldea maisuki gidatu dute. Defentsa ere estutu dute Manresaren pase marrak itxiz eta baloiak berreskuratuz. Laurn horren hastapenean, talde bilbotarra markagailuan goitik lehenengoz jartzea lortu du. 

Colom eta López batera jarraitzen zuten azken laurdenaren hasieran eta behin markagailua iraulita, patxada eman diote taldeari. 31 zenbakiaren eta M. Todorovicen saskiratzeek 9 puntuko abantaila lortu du talde bilbotarrak. Vic-ekoak bere laugarrren flta egin ostean bankurako bidea egin du eta hor etorri da etxekoen erreakzioa, partidua 69na berdinduz. Bst minutu geratzen ziren eta partidua erabakitzeke zegoen. Andjusic eta Mumbruren artean 0-6ko partziala lortu dute baina Sakic eta Dewarren artean Pedro Martinezen mutilak puntu bat goitik jarri dute. 44 segunduren faltan M. Todorovicen bi puntuk eman diote garaipena Bilbao Basketi, azkenengo jokaldian Zeljko Sakicek bere jaurtiketa sartu ez baitu.

Danilo Andjusicek bere partidurik onena jokatu du beltzezko gizona denez geroztik. 19 puntu lortuta partiduko saskiratzaile nagusia izan da. Marko Todorvicek 14 putu lortu ditu eta Lopezek 10. Manresaren partetik, Grigoris lituaniarra izan da onena 13 punturekin. Aipatzekoa da ere Dewan (12 puntu), Sakic, Dewan (11 puntu bakoitzak) eta Grimauren partidua ere (Bilbao Basketen jokalari ohiak 10 puntu lortu ditu).

Sailkapenaren gokaldean kokatuta jarriatuko du Bilbao Basketek . Datorren igandean eguerdiko 12etan CAI Zaragoza hartuko du Miribillako Bilbao Arenan.

 

Argazkia: ACB Photo