17:45tan gauzak modu ezkorrean ikusten zituen igandean Bilbao Basketen zalgoak. Taldea jaurtiketa saioa egitera atera zenean Raul, Gabriel eta Dejan Todorovic ez zeuden jokatzeko moduan. Gainera polemikaz beteriko bigarren zatian epaileek Mumbru eta Hervelle kaleratu zituzten faltengatik.
Partidua hasi baino lehen, pasa den denboraldian beltzezko gizonek greba egingo zutela adierazi zutenean talde zuriak izandako jarrera eskertzeko Alex Mumbruk Felipe Reyesi kamiseta bat eman zion Miribillako zaleen txalo zaparrada artean. Hortik aurrera, kanpoko taldeari keinu gozorik ez.
Lehenengo minututik defentsa zorrotza ezarri zuen etxeko taldeak. Hori balatuta eta erasoan izandako portzentai onak alde handiak izatea ahalbidetu zuen Mumbru, Colom eta Bertansen eskutik. Lehenego hamar mi nuten amaieran markagailua 26-18 izan zen (22-9 momentu batean).
Sito Alonsorenek ez zuten intentsitatea bigarren laurdenean galdu. Bertans izan bzen 11 punturekin izarra lehenengo partialean, Danilo Andjusic izan zen atsedenaldira joan aurretiko hamar minutuetan jaun et jabe 8 puntuekin. Zaleak aho bete hortz eta garaipena posiblea zela sinesten hasiak ziren; "Miribilla efektua", presioa eta pasioa taldea aupatzeko. Jokalariek aldageletako bidea 53-32ko markagailuarekin hartu zuten. Zale baikorrenak ere ez zuen halakorik espero.
Pablo Lasorenek erreakzionatzen saiatu ziren Felipe Reyesen eskutik. Zurien kapitainak 11 puntu sartu zituen. Etxekoen erantzuna Hervellek eman zuen 10 puntu sartuz. Epaileak agertu ziren ere. Polemikaz beteriko erabaki batean, partidua amaitzeko 16 minuturen faltan Mumbruri laugarren falta eta protesta egiteagatik teknika bat aiderazi zioten. Bostgarrena eta kaleratua. Beltzezko gizonek ez zuten kapitainaren falta asko nabaritu, hirugarren laurdena 75-55 amaitu baitzen euren interesen mesederako.
Laugarren laurdenean oso erabaki eztabaidatzu batean Hervelle kaleratu zuten. Erasoko falta bat ikusi zuten belgikarrari bostgarren falta adierazteko. Real Madrilen aldetik, Nocioni eta partidu osoan desagertuta egon zen Rudy Fernandezek erantsukizuna hartu zuen Reyesekin batera eta birritan aldea bederatzi puntura murriztu zuten arren (83-74 eta 87-79) etxekoen garaipena ez zen inoiz kolokan egon. Bi ordu lehenago ia ezinezkoa ikusten zena lortu zuen Bilbao Basketek, Real Madrid ahalguztidunari irabaztea. Eta horrenbestez Koparako txartela eskuratzeko hurbilago daude beltzezko gizonak.
Talde lana Sito Alonsok proposatzen duen jokoaren bereizgarrietako bat da. Atzo taldeak berriz erakutsi zuen bere entrenatzailearen aginduak bereganatu dituela. Gauzak horrela, zaila egiten da jokalariak beste batzuen gainetik nabarmentzea. Hervelle (17 puntu, 8 errebote), bigarren zatian jokatu ez zuen Bertans (16 puntu, lautik lau hirukoetan; partiduan zehar kolpe bat jaso zuen), Borg, Andjusic, Todorovic (0 puntu bakoitzak) eta Colom (4 puntu soilik bina 9 asistentzia eta taldea maisutasunez antolatu zuena) zan ziren onenak atzo.
Atzo arte liderra zen Real Madrilen Nocioni 18 puntu lortuta, llull (16 puntu), Reyes (13 puntu) eta Rudy (11 puntu) nabarmendu ziren.
Igande honetan Badalonara bidaiatuko du Bilbao Basketek, Joventuteri bisita egfiteko. Norgehiagoka eguerdiko 12:15etan izango da.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga