Kontzentrazio falta

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abe. 23a, 17:55
Bigarren laurdeneko 31-18ko partziala gehiegizkoa izan zen talde bilbotarrentzat eta horrenbestez denboraldiko laugarren porrota jaso zuen igandean Badalonan (85-79)

Eliteko kirolean akats txikienak ere ordiantzen dira. Saskibaloiaren kasuan, partiduko 40 minutuetan kontzentratuta jokatzen ez bada, normalean emaitza ez da ona izaten. Hori gertatu zitzaion Bilbao Basketi igandean Badalonan Joventuten aurka jokatutako partiduan. Bigarren laurden txar batek beste 30 minutuetan egindako lana ezereesean utzi zuen.

Ondo hasi zuen Sito Alonsorenek partidua Alex Mumbruren eskutik. Joventuteko jokalari ohiak taldearen jokoaren pisua bereganatu zuen. Lehnengo hamar minutak 20-22ko markagailuarekin amaitu ziren. 

Bigarren laurdenean kaxkarra izan zen. Beltzezko gizonek ez zuten errebotea izten jakin eta Hervelle eta Marko Todorovicek hiruna falta zituzten atsedenaldia baino lehen. Horrek defentsako intentsitatea, taldearen ezaugarietako bat, berdina ez izatea ahalbidetu zuen. Jokalariek 51-40ko markagailuarekin hartu zuten aldageleteako bidea.

Bueltan, Latavious Williamsen jokoa ona ez zela ikusita, Hervelle eta Todorovicek jokatzen jarraitu zuten nahiz eta faltekin arazoak izan. Etxekoek hirukoak sartzen hasi ziren eta Sergi Vidal Baskoniako jokalari ohiaren gidaritzapean 70-59 amaitu zen hirugarren laurdena.

Azkenego laurdenean kanpotarren erreakzioa helduko zela zirudien. Errebotean asmatzen hasi ziren eta pixkanaka bazen ere, intentsitatea berreskuratu zuten. Baina hiru minuturen faltan Mumbru eta Sito Alonsori pitatutako tekniken ostean (epaileen lana polemikoa izan zen parituaren hastapenean) Joventutek 80-65a ezarri zuten markagailuan. Partidua amaituta bazirudien ere, Lopez, Colom eta Todorovicen artean 11 puntu sartu zituzten diferentzia lau puntura murriztuz lehia bukatzeko minutu baten faltan. Baina Kirksayk biko saskiratze batekin lehenengo eta hiru jaurtiketa librerekin gero, garaipena etxean utzi zuen.

Mumbru izan zen 16 punturekin bere taldeko liderra. Colom (15 puntu, 8 errebote, 4 asistentzia), Lopez (14 puntu, 3 asistentzia) eta Marko Todorovicek (11 puntu, 10 errebote) ere nabarmendu ziren.

Joventuten Kirksay (16 puntu) eta Sergi Vidal (14 puntu) izan ziren bere taldeko onenak.

Igande honetan, hilak 28, Obradoiro hartuko du Bilbao Basketek Miribillako Bilbao Arenan eguerdiko 12:15tan.

 

Argazkia: ACB Photo