Hamabostgarren garaipena lortu zuen Bilbao Basketek atzo eguerdian La Bruixa D'Orren aurka. Eta denboraldian askotan gertatu den moduan (Andorraren aurka pasa den astean adibidez) markagailuari buelta ematen, 10 puntugatik galtzen joan baitira beltzezko gizonak.
Lehia hasi baino lehen, Roger Grimauk bere talde ohiaren kamiseta bat hartu zuen oroigarri moduan, Blbao Arenan bildutako 8604 zaleen txaloen artean. Modu horretan eskertu zioten Grimauri taldearen arduradunek eta zalegoak azken hiru denboraldietan egindako esfotsu eta lana.
Ez ziren gauzak ondo hasi Sito Alonsoren mutilentzat. Akats asko egin zituzten, defentsan batez ere, eta horrek Pedro Martinezen taldeak markagailuan alde egitea ahalbidetu zuen, Sakic gidari zela. Lehenengo laurdenaren amaieran kanpotarrek 18-26 irabazten zuten.
Williams eta tendinitisak jota jokatzen zuen Marko Todorovic batera jarri ditu Alonsok eta hori izan zen bigarren laurdenean defentsan egon zen hobekuntzaren gakoa. Bi pibotak lan ederra egin zuten eta taldekideen laguntzarekin, 10 puntu behetik egotetik, atsedenaldira puntu bateko errentarekin iristera pasa ziren (39-38).
Bigarren zatia hasi bezain laster, Alex Hernandezek hartu zuen Manresaren erasoko erantzunkizuna. Berari esker kanpotarrak hirutan jari ziren aurretik. Beltzezko gizonek orduan 12-0ko partziala sartu zuten (hasiera Bertansek eman zion jabetza agortzear zenean sartutako biko jaurtiketa bati esker). Hirugarren laurdena 58-54 amaitu zen etxekoen alde.
Pasa den astean bezela, Blbao Basketek azkenengo laurdenean hautsi zuen norgehiagoka. Colomek bost puntu eskuratu zituen segidan eta hortik aurrera maldan behera joan zen lehia etxekoentzat. Hamairu puntura heldu zen aldea baina amaieran 86-77 geratu zen markagailua eta honenbestez, denboraldiko 15. garaipena erdietsi zuen Bilbao Basketek 20 jardunaldien ostean.
Mumbru (24 puntu), Williams (17 puntu, 11 errebote), Colom (14 puntu, 5 errebote, 5 asistentzia), M. Todorovic (11 puntu, 5 errebote, 5 asistentzia) eta Bertans (11 puntu, 6 asistentzia) nabarmendu ziren etxeko taldean.
Kanpotarren artean Sakic (14 puntu), Hernandez (13 puntu) eta Fotu (12 puntu) izan ziren onenak.
Datorren larunbatean gaueko 21:00etan Bilbao Basketek konfiantzaz beterik Sevillari egingo dio bisita. 16. garaipena lortzeko aukera aproposa dirudien nogehiagoka izango da.
Argazkia: Blbao Basket/Aitor Arrizabalaga