Bartzelonak utzitako jokalaria martxoko jokalaririk onena izan da azkenengo hilabetean jokaturiko bost partiduetan egindako zenbakiak kontuan hartuta. Laster 23 urte beteko dituen pibotak batezbeste 11´8 puntu sartu, 8´6 errebote eskuratu eta 20´6 puntuko balorazioa lortu du. Sari honek beltzezko gizonaren sasoi onean dagoela isladatzen du, taldekide guztiak bezala denboraldi osoan zehar.
Argazkia: Bilbao Basket.