[Iritzia] Serio jartzeko unea

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko urr. 10a, 12:30

Aurredenboraldi ia perfektua egin ostean, Bilbao Basketek bihar ekingo dio denboraldiari.

Heldu da  unea, bueltan da txapelketa, 2015-2016 denboraldia hastera doa. Saskibaloia maite dugunentzat bazen garaia. Bai, egia da Eurobasketarekin gure gosea apur bat asetu dugula baina modu sutsuan jarraitzen duguna Bilbao Basket da. Eta aurten iaz baino ilusio handiagoarekin espero dugu. Eta iaz baino lasaiago.

Izan ere, gogoratuko duzuen moduan (tamalez), urak nahiko nahasi jaitsi ziren. Taldea desagertzeko zorian, auzitegira jo beharra... ametsgaiztoa. Uda honetan gauzak era normal batean gertatu dira: kontratu luzaketak, jokalari batzuen agurra, beste batzuen etorrera... urtero gertatzen dena azken finean.

Baina 2014-2015 denboraldikoa ahaztu beharra dago. Kirol arloan ere. Urte ederra izan zen, zalantza barik, inork hasi baino lehen begi itxiekin sinatuko zuena. Hai emaitza onak lortzen direnean, konparaketak egiteko joera daukagu (ni barne) eta arriskutsua da hori. Nahiz eta gauzak ondo joan, idealizaturik daukagunarekin alderatzen dugu beti eta horrek errealitatetik aldentzen gaitu. Baina horrelakopak gara eta ezin dugu ekiditu (hurrengo esaldietan nik egingo dut).

Izan ere, iaz baino "roster" orekatuagoa dagoela uste dut. Izan ere aurten egindako fitxaketek esperientzia dute Europan (Clevin Hannah eta Alex Suarez Joventuten, Georgios Bogris Andorran, Shawn James Olympia Milanon eta Alex Ruoff Alemanian, Göttingen taldean) eta arinago oldatuko dira entrenatzailearen pentsaerara. Denok dakigu USAn eta Europan jokatzen den saskibaloiak ez duela antz askorik. Onuragarria da hori ere "azeri zaharreentzat" ere. ohituta daudelako joku mota batera eta berriek ahalik eta arinen ohitzen badira guztientzat hobe.

Azken urteetako bizkarrezurrak euren ibilbidea Bilbon jarraitzea berri ezin hobea da. Luxua da da Mumbru, Raul eta Hervelle bezalak jokalariak taldean izatea. Astero inplikazioa erakusten dute kantxan. Eredu dira gazteentzat, bai jokatzen, bai aldagela barruan. Maila baxuago batean, Bertansek ere "beltzezko gizona" izaten jarriatuko du et berak ere badu taldewan esperientzia. 

Badaude zerbait gehiago erakutsi behar duten jokalariak ere. Esfortsu handiagoa eskatu behar zaie bai Tobias Borg eta bai Dejan Todorovic-i ere. Dohaiak dituzte zalantza barik baina zerbait gehiago eman behar dute. Borja Mendiak ere iaz baino parte-hartze handiagoa izatea espero da.

Jokalari guztiek duten guztia eman beharko dute, astean bi norgehiagoka jokatu beharko dutelako. Iazko denboraldi apartak Eurocup-a jokatzeko txartela eman dio Sito Alonsoren mutilei. Lehenengo fasean bidaiak ez dira oso luzeak izango eta hegaldien nekea ez da oso handia izango (Alemaniara birritan, Frantzia eta Esloveniara). Lehenengo fase honetan arazorik ez izatea espero da. Funtsezko lehiaketa ACB bada ere, Europan ibilbide luzea egitea ondo legoke.

Esan bezala bihar hasten da "beltzezko gizonentzat" txapelketa, serio jartzeko unea.

 

Argazkia: Bilbao Basket