Trabak gaurko norgehiagokarako

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko aza. 17a, 16:28

Sito Alonsok 10 jokalari izango ditu Nanterren aurkako lehiari aurre egiteko.

Jakina denez, Shawn Jamesek ez du gaur Nanterren aurka jokatuko, taldearekin bidaiatu ez duelako. Erabaki pertsonala izan da eta klubak onartu du. 2006. urtean, Pittsburgheko Duquesne Unibertsitate Kampuseko jai batean bi pertsona tiroka hasi ziren bertan zeudenen kontra. "Beltzezko gizonen" 5 zenbakiak bere orkatiletako batean zauritua izan zen tiroketaren ondorioz. Bilbao Basketeko jokalari ohia den Aaron Jackson ere zauritua gertatu zen, bere kasuan ezker eskumuturrean.

Parisen izandako atentatuak eta bertan jokatu beharrak giroa trakestu du era bat. Sito Alonsoren hitzetan, "norgehiagoka gitxienez egun bat atzeratu beharko litzateke egoera zein den ikusteko" Guyanako pibotaren erabaki berdina hartzeko zorian izan zen Clevin Hannah. Joko antolatzaileak azkenean bai bidaiatu du, bere taldekideek konbentzitu dutelako. Horrenbestez 10 jokalari izango ditu bere aginduetara Sito Alonsok, Seydou Aboubacarrek (James lekua hartuko zuen Zornotza Saskibaloi Taldeko jokalariak) ezin izan duelako espedizioan parte hartu, arazo burokratikoak direla medio eta, Hervelle lesionaturik dagoelako.

 

Jokalari belgikarrari azterketa medikoak egin dizkoite

 Gaur taldearen web atarian agertzen denez, Axel Hervellek "eskuineko aldakan kontusioa du, hezur edema eta ezker adar iliopubianoan eta beltzunea atal bigunetan". IMQ-k emandako informazioan ere jokalariak hurrengo egunetan duen eboluzioaren araberakoa izango dela pronostikoa.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga