Batzuetan norberak kontrolatu ezin dituen detaileek garrantzi handia hartu dezakete. Kanpo faktore bezala izendatu ahal dira. Horiek atzo izan zuten garrantzia datu esanguratsu batean isladatzen dira: azkenengo laurdenean Real Madrilek 18 jaurtiketa libre bota zituen, Bilbao Basketek lehia osoan bezain beste.
Jokoan zentratuz, "beltzezko gizonak" ondo kantxaratu ziren. Defentsan serio eta ahal zen bakoitzean kontraerasoan ziztu bizian ateraz. 21-13 jarri ziren Alonsorenak. 23-17 lehenengo hamar minutuen bukaeran.
Bigarren laurdenak ildo berdina jarriatu zuen, hasieran behintzat. 30-24 jarri ziren etxekoak eta alde nabaena ez zen arren, sentsazioak onak ziren. Baina Bilbao Basketek txakalaldia izan zuen eta Real Madrilek 0-12ko partziala lortu zuen, Doncic gaztea gidari zuela. Talde zuriaren harri bitxiak beteranoa bailitzan zuzendu zituen bere taldekideak 16 urterekin. Indarrak parekatu ziren eta atsedenaldira bi puntuko errentarekin joan ziren Lasorenek (46-48).
Aldageletatik bueltan, parekotasuna izan zen nagusi Bilbao Arenan. Saskiratze trukaketa izan zen bi taldeen artean. Laurden honetan kanpo faktoreak lehenengoz agertu ziren, eta ondorooz etzeko jokalariak falta pilatu zituzten. Azken laurdena hasi baino lehen 65na markagailuan eta dena erabakitzeke.
72-78 jarri ziren kanpotarrak aitaren batean. Horretaz aparte, kanpo faktoreek euren agerraldi erabaniorra egin zuten, zaleak eta Sito Alonso bera ere sutan jarriz. Pinti batera jartzea lortu zuten arren (81-82) baina Doncicek hartu zuen berriz agintaritza eta bere taldeak 7 puntuko errenta ondo kudeatu zuen. Amaieran 92-99. "Marea beltza" ez zen gustora etxeratu, nahiz eta bere jokalariek lehia ona jokatu zuten.
Bertans 21 punturekin nabarmendu zen Bilbao Basketen. 6/7 hiruko jaurtiketetan eta 3/4 libreetan. Mumbruk 16 lortu zituen eta Ruoffek 12. Real Madrilen Carroll 19 punturekin eta Doncic 15 puntu, 6 errebote era 4 asistentziekin izan ziren onenak.
Hilaren 5ean arratsaldeko 19:30etan Fuenlabrada jokatuko su Bilbao Basketek. Aurretik, Eurocup en barruan, Oldenburg hartuko du Miribillan etzi arratsaldeko 20:30etan (etb1)
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga