Urte berria, ohitura zaharrak, aurtengo denboraldikoak behintzat. Intentsitate falta, gehiegizko konfidantza, lana aldez aurretik bukatutzat ematea... Taldeari nortasuna ematen dioten ezaugarriei uo egitea azken finean. Deskonekzioa.
Norgehiagoka ederto hasi zuten "beltzezko gizonek". Defentsa serioa erabiliz, kanpoko taldearen jokaldian lortutako saskiratze bakarra baimendu zuten. 13 puntuko aldea lortu zuten Alonsoren mutilek lehenengo laurdenean (partiduko handiena) eta Bilbao Arenan bildutako 8946 ikusleek lehia lasaiaz gozatuko zutela zirudien. Jaurtiketa libreak baliatuz, Vidorretarenek markagailuan hurbildu ziren. Lehenengo hamar minutuen ostean 17-10.
Bigarren laurdenean etxekotaldearen gainbehera txiki bat etorri zen. Bere zonan izandako sendotasuna galdu eta kanpotarren hobekuntzak, partiduaren norakoa aldatu zuten. Lasaitasuna egonezina bilakatu zen harmailetan eta baita kantxan ere. Iragan hurbileko mamuak agertu ziren, Estudiantes eta Kanaria Handiaren kontra gertatutakoa errepikatuko zen beldur zen "marea beltza". Kanariarrak birritan jarri ziren puntu batera, baina etxekoen mesedetan, gauzak bere onera etorri ziren , atsedenaldira Bilbao Basket sei puntuko aldearekin joan baitzen (35-29).
Aldageletatik bueltan gauzak ez ziren asko hobetu baina aldea mantentzeko gai izan ziren "beltzezko gizonak". Kanariarrek lortutako saskiratze bakoitzari erantzun bera emoten zioten etxekoek. Hirugarren laurdenaren amaieran aldea handiagotzea lortu zuten, sei puntuetaik bederatzira (55-46).
Azkeneko laurdenaren hasiera aldea 12 puntukoa zen eta partidua hautsita zegoela zirudien. 62-50 norgehiagoka bukatzeko ia 6 minuturen faltan. Bigarren laurdenean aurreiksitako mamuak bueltatu ziren. Deskonekzioa. Ez defentsarik, ez erasoko joko errazik. Apurka-apurka kanpotarrak hurbiltzen hasi ziren. Lehia bukatzeko 49 segunduren faltan markagailua berdintzeko kapaz izan ziren eta 10 seguuren faltan elektronikoan lehen aldiz aurretik jarri ziren, 64-67, amaierako markagailua alegia. Lehenengo itzulera bukatzeko 3 jardunaldiren faltan, Koparako txartela aldendu da. eskuratzeko aukerak galdu ez diren arren.
Hannah, Mumbru, Bogris eta Begic nabarmendu ziren hurrenez-hurren 16. 15, 11 eta 9 puntu lortuta. Greziarrak gainera bere estatistika 9 erreboterekin handitu zuen. Vidorretak zuzendutako taldean White, Beiran eta Sekulic izan ziren onenak, 16, 14 eta 11 punturekin.
Igandean Zaragozan du hitzordua Bilbao Basketek eguerdiko 13:00etan ligan. Aurretik, errege egunean, Eurocupeko last32ko faseari hasiera emango dio Bilbao Basketek alemanian Radiopharm Ulm taldearen aurka.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrrizabalaga