Saririk gabeko esfortsua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko urt. 21a, 17:35

Azken segundua arte borrokatutako lehia galdu zuen bart Bilbao Basketek (76-78)

"Talde hua zuzentzeaz harro nago. Modu honetan jokatuta, etxetik kanpo garaipenak lortu ditugun bezela, hemen ere helduko dira" esan zuen Sito Alonsok Bayern Munichen aurkako norgehiagokaren osteko prentsaurrekoan. "Beltzezko gizonek" ez zuten partidua irabazi, baina zaleak zutik agurtu zituzten euren jokalariak euren esfortsua eskertuz. Keinu esanguratsuak partidua nolakoa izan zen ikusteko. HOri bai, epaileen lana oso eztabaidagarria izan zen lehia osoan eta, batez ere, azkenengo segunduan adierazitako pertsonalean, partidua erabaki zuena alegia.

Parekotasun handia izan zen nagusi lehiaren hasieran. Saskiratzeak bi aldeetan ematen ziren eta etxeko taldeak errebotearen jabe egin zen arte ez ziren markagailuan lehenengo aldeak egon, 7 puntukoa lehenengo laurdenaren bukaeran (25-18).

Aldea handitzea lortu zuten Alonsorenek, 30-20. Momentu horretan urdinez jantzita daudenak (epaileak) euren protagonista bilakatu ziren lehenengoz. Bertansi falta nabarmena egin zioten. Letoniarraren protestak eragin negatiboa izan zuen bera eta bere taldearentzat. Teknika eta alemaniarrentza posesioa. Gainera Pesicek zuzendutako mutilek defensa zeharo zorroztu zuten, "beltzezko gizonak" hiru minutz saskiratu barik utziz. Hori gitxi ez balitz, 10 baloi galdu zituzten etxekoek orohar atsedenaldia baino lehen. Guzti honen ondorioz, aldageletara puntu bateko aldea kanpotarrentzat (40-41). 

Bi taldek jokoari berriz ekin ziotenean, Bilbao Basketek intentsitatea igo zuen. Bertansek hartu zuen saskiratzeko ardura (12 puntu hirugarren laurdenean) eta defentsan serioago ibili ziren. Jokalari guztiek duten onena atera zuten (Mumbruk bizkarrreko minarekin jokatu zuen), elkarlagunduz helburua lortzeko, hau da, garaipena. Hirugarren laurdenaren amaieran 63-61. Nahiz eta aldea txikia zen, sentsazioak oso onak ziren.

Azken laurdenean aurrekoan bezela, Bertansek 12 puntu eskuratu zituen. Letoniarrak gau ona izan zuen atzokoa. Bere taldekideek ere lana ondo betetzen ari ziren, Lehia bukatzeko bi minuturen faltan 73-71koa erakusten zuen elektronikoak. Kanpotarrek susperraldi bat izan zuten, eta Bertansen sakiratze baten ondoren luzapena jokatuko zela zirudienean, Raul Lopezek ustez falta egin zion Taylorri honek erasoko errebote bat hartu ostean. Denborarik gelditzen ez zela bi jaurtiketa libreak sartu eta garaipenak Bavaria aldera hegan egin zuen (76-78). 

27 puntu (horietatik 24 atsedenaldiaren ostean) eta 28ko balorazioa lortu zuen Bertansek bere taldeko eta partiduko jokalaririk onena izateko. Berarekin batera Ruoff eta Bogris nabarmendu ziren. Amerikarrak 11 puntu eskuratu zituen eta greziarrak 10. Alemaniarren artean Renfroe 16 puntueta 8 erreboterekin eta 12na puntu lortuta Thompson eta Djedovic izan ziren onenak.

Ezinezkoa ez den arren, final zortzirenetan egotea zaildu zaie "beltzezko gizonei". Jokatu beharreko hiru partiduetatik bi arerio gogorrenen aurka dira. Last 32ko azkenekoak ematen du beldurrik gehien, multzoko bigarren psostua lortzeko borrokan, pasea Bilbao Basket eta Banviten artean jokatuko dutelako (gogratu beharra dago turkiarrek 9 puntuz gailendu zirela Miribillan). Baina hori fikzioa da oraindik. Errealitatea da Eurocupeko hurrengo lehia Munichen jokatuko duela talde bilbotarrak arratsaldeko 20:00etan (etb1).

Baina aldez aurretik, igande honetan Kopan egoteko lehia erabakiorra jokatuko du Alonsoren taldeak Miribilan eguerdiko 12:30etan Obradoiroren aurka. Partidua irabazi eta gero beste emaitzei itxaron beharra dago

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga