Pasio turkiarrerako prest

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko ots. 4a, 16:50

Bilbao Basketek garaipena lortu zuen atzo bere 100. lehia europarrean (83-65)

Lasr 32ko bostgarren jardunaldiko paritdua irabazi zuen atzo Bilbao Basketek Ulmen aurka, joanekoaren errenta bera lortuz, 18 puntu alegia. Orain dela bi aste Bayernen kontrako partiduan pairatutako porrotaren ostean hurrengo fasean egotea zail zegoen baina azkenenko bi garaipenen ostean, final 1/8etan egoteko aukera guztiak berreskuratu dituzte "beltzezko gizonak". Datorren asteko lehia (hilak 10, arratsaldeko 18:00etan, etb1) hil ala bizikoa da. 

Alonsorenek ondoekin zioten norgehiagokari, Bertans batez ere. Letoniarrak zortzi puntu lortu zituen eta, Hannah-ren bikoa gehituta, 10-2 partziala lortu zuten etxekoek. Alemaniarren erantzuna ez zen makala izan: 0-9 eta laurdena bukatzeko 3 minutu geratzen zirela markagailua irauli zuten. Suarezek eta Bertansek hiruko bana sartu zuten, lehenengo hamar min utuen amaieran 16-11koa jarriz.

6'75 metroko marraz atzeko jaurtiketekin hartu zuen elektronikoan aldea Bilbao Basketek bigarren laurdnean, bai hasieran, b aita alemaniarrak aldea modu arriskutusan murrizten hasiak zirenean ere. Liebenathen mutilak atzekoz aurrera ibili ziren ia lehia osoan, amore eman gabe. Aldageletara joateko moemntua heldu zenean, markagailuak hamalau puntuko errenta erakusten zuen etxekoen alde, 43-29.

Atsedenalditik bueltan, "beltzezko gizonek" gehienezko errenta lortu zuten 51-33. Baina kanpotarrak Hannah-ri kirolez kontrako falta bat adierazi ostean suspertu egin ziren. Apurka-apurka aldea jan zuten, hamazortzi puntura egotetik 7ra hurbilduz. Denboraldi honetan behin eta berriz gertatzen ari dena. Baina zorionez hor bukatu zer alemaniarren erreakzioa. Bertansek bi jaurtiketa libre sartu zituen, hirugarren laurdena bederatzi puntuko errentarekin amaitzeko (58-49).

Azkenengo laurdenean Hervellek barnean duen onena atera zuen eta Bilbao Basketek partidua apurtu zuen. Errentak 20 punturen inguruan mugitu ziren azken hamar minutuetan. Amaieran Bilbao basket 83 Radiopharm Ulm 65.

Bertans (18 puntu), Hervelle (14 puntu, 6 errebote), Mumbru (11 puntu) eta Bogris (10 puntu, 12 errebote) izan ziren onenak Bibao Basketen. Talde alemaniarrean, Henry (10 puntu), Babb (9 puntu), Neumann (10 putu, 8 errebote) eta Rubit (8 puntu, 6 errebote) nabarmendu ziren.

Arestian aipatu moduan, Banvit Bandirmaren aurkako lehiak final kutsua du. Irabazten duenak final 1/8etarako pasea izango du sari moduan. Tentsio handiko lehia datorren asteazkenean arratsaldeko 18:00etan izango da (etb!). Aurretik ligako norgehiagoka jokatu beharko dute "beltzezko gizonek" Bilbao Arenan eguerdiko 12:30etan. Aurkaria Fotis Katsikarisek (JOsh Fisher laguntzaile duela) zuzendutako Murtzia izango da.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga