Dejan Todorovicek agur esan dio denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko api. 20a, 16:24

Bere eskuin eskuko hatz lodian ebakuntza egin zioten atzo Bartzelonan.

Igandean ez zuen Sevillaren kontrako lehian parte hartu lesio baten ondorioz. Atzo bertan bere eskuin eskuko hatz lodian ebakuntza egin zioten Bartzelonan. Konkretuki, alboko lotailu kubitalean zuen lesioa eta Bilbao Basketen medikue zerbitzuen arabera, jokalari serbiarrak bi edo hiru aste eman beharko ditu eskua erabili ezinik eta, ondoren, hegalekoak erreabilitazio ariketak egin beharko ditu.Atzamarraren eboluzioaren arabera bueltatuko da hegalekoa kantxetarra eta, aurreikuspen baikorrenean arabera, bi hilabete barru izango da hori, hau da. play-pffetako kanporaketak amaitzear daudela (ACBk denboraldi hasieran onartutako daten arabera, final laurdenetako kanporaketak maiatzaren 26 eta 27an hasiko dira, finalerdiakekainaren 2 eta 3an eta finala ekainaren 14-17 bitartean). Hortaz, esan daiteke, Dejan Todorovicek agur esan diola denboraldiari.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Ator Arrizabalaga