Bilboko Ercilla hotelean pasa den astelehenean bildutako bazkideek (eta, oro har, Bilbao Basketeko zaleek) iraganeko mamauak berpizten ikusi zituzten ezohiko batzar nagusian. Taldearen administrazio kontseiluak alarma gorria piztu zuen Carlos del Campo diruzainaren ahotik: milioi bat eurko kreditua lortzen ez bada, hartzekodunen konkurtsoa egongo da. Egoera ez da berria talde bilbotarrarentzat, izan ere 2014ko udan taldea desagertzeko zorian (eta ACBtik kanpo) egon bait zen. Gaur eguneko egoera ez da hain larria, baina premia badago. Kapital hedapena ez zen aurreikusi zen bezain arrakastatsua izan eta hortik etor dsaitezke arazoak (hortik eta baita WiseKey enpresa suitzarrak zor dizkion 400.000 euroetatik).
Carlos del Camporen hitzetan, azken bi urte hauetan bideragarritasun planak dituen hamar pausuetatik 9 bete dira eta azken hau falta da. Astelehenean bozeramailea izan zenak baikortasunez ikusten du egoera uste duelako bi asteren buruan arazoari irtenbidea emango zaiola, baiana era berean aitortu zuen denbora hinetan ez direla kapazak izan gitxienezko sinisgarritasuna zabaltzeko.
Gauzak horrela dauda: jokalariei bi hilabeteko soldata zor zaie (hiru denboraldia amaitzerakoan), 12 hilabeteren buruan ia zorraren 3 milioi euro ordaindu behar dira eta ekainaren 30 baino lehen milio bat euro oradintera behartuta dago taldea (hau da, eskean duen kreditua). Diruzainaren hitzeta, babesle nagusiari (Dominion-i) ezin zaio gehiagorik eskatu, egoera zein zen jakinda bere inpllikazia handia izan delako.
"Orain arte egindako gestioek ez dute bere fruitua eman eta nahiko nejatuta gaude administrazkio kontseiluko kideok. Bakardadea sentitzen dugu, ez bait dugu interesik nabaritzen besteen partetik" esan zuen Del Campok.
Argazkia: Bilbao Basket